Ceferina Fontellas

Bideoa euskaraz

Vídeo en castellano

CEFERINA FONTELLAS
(1927-2015)

Iruñean jaio zen 1927an eta Beuntzan hazi (Atetz-Nafarroa). 12 urte zituela, Iruñera joan zen etxe-zerbitzura. Gerra bukatu berria zen, euskara debekatua, eta hiriburuan giro erdalduna zen nagusi. Aldaketa hura latza gertatu zitzaion. Horregatik, autobus-geltokira joaten zen, Beuntzatik iritsitako jendearekin euskaraz mintzatzeko. Lanean, herrentasuna agertu zitzaion eta luze jo zuen ospitalean. Han, Fermin Irigaray euskal sendagile eta idazle ospetsua ezagutu zuen, euskaltzale saiatua, Francoren erregimenak isilarazia. Irigarayk euskarazko liburu txiki bat oparitu zion. Ceferinak ez zuen hura inoiz ahaztu. Bere kasa irakurtzen hasia, handik aitzina liburuen artean bizi izan zen, Victor Abarzuza liburu-saltzailearekin ezkondu baitzen. Karrika Berriko liburu-denda mehar bezain erakargarri hura euskal liburu eta diskoen aterpea izan zen luzaro, euskaltzaleen biltoki, debeku eta mehatxuen gainetik, Ceferinaren zaintzapean beti, senarra 67an zendu baitzen. Emazteak gogotik egin behar izan zuen lana bost seme-alabak aurrera ateratzeko.  2015ean hil zen.

Nació en Pamplona en 1927 y se crió en Beuntza (Valle de Atetz-Navarra). Llegó a Pamplona a servir con 12 años, recién terminada la guerra, una ciudad de dominio castellano y con la cultura vasca prohibida. Como consecuencia de una cojera, permaneció largo tiempo ingresada en el hospital, donde conoció al doctor Irigaray, escritor en lengua vasca, silenciado por el nuevo régimen, quién le regaló un pequeño libro en euskera, que Ceferina nunca olvidaría. Casada con el librero Victor Abarzuza, madre de 4 hijas y 1 hijo, enviudó pronto y tuvo que trabajar duro para casar adelante la familia. Regentó la conocida librería Abarzuza de la calle Nueva, donde era posible encontrar todos los libros y revistas en euskera, también de editoriales del exilio, por encima de prohibiciones y amenazas. Aquella librería larga y estrecha de libros amontonados por doquier, colgando de las estanterías, fue el refugio de la producción escrita en euskera tanto infantil como para adultos durante años, siempre al cuidado de Ceferina. Falleció en el año 2015.