Mariano Izeta

Bideoa euskaraz

Vídeo en castellano

JUAN de AMENDUX
(1540 – 1580)

Olerkari iruindarra, familia aberats batean sortua, egungo Estafeta karrikan. Maria Migel Garro izan zuen ama. Aita, berriz, Migel Amendux, sendagile iruindarra. Etxean jaso zuen euskara, karrikan ere iruindar gehien-gehienak euskaraz mintzo ziren garaian. Txikitan umezurtz gelditurik, osaba Joan Oses mediku euskalduna arduratu zen mutikoaz eta berarekin eraman zuen Valtierrara. Euskaldunak ez ziren gutxi Nafarroako Erriberan. Tuteran kontu eta idazketa eskolak jaso zituen. Zaragozan, lentzeria salerosteko ofizioa. Gaixotu, Erriberara itzuli, sendatu eta Zaragozara bueltatu zen.  1556an, mertzero lanbidea hasi zen Iruñean ikasten. Sevillara eta Flandesera joan zen, baina gero, Iruñean kokatu zen behin betiko. Ahaide batek utzitako diruari esker, mertzeria bat ireki zuen hiriko Txapitela karrikan. Denda, ordea, ez zen ongi joan, eta osaba batek auzitara eraman zuen, zorrak ordaintzen ez zituelako. Tafallako espetxean giltzapetu zuten, Iruñean izurritea baitzegoen. Jota eta samindurik,  errugabetzat jo zuen bere burua etengabe. Amenduxek ataka eta giro hartan idatzi zuen elegia, zorigaiztoko bizimoduak itorik, bere samina  azaltzeko. 40 urte zituela hil zen.

Poeta pamplonés del siglo XVI, nacido en la actual calle Estafeta, en el seno de una familia acomodada, cuando el euskera era la lengua de uso mayoritario en la ciudad. Quedó huérfano siendo niño y el abuelo lo llevó a Valtierra, donde un tío médico (Juan Oses) se hizo cargo de su educación. Oses  era una de las muchas personas vascohablantes de la Ribera. Por lo que Juan tuvo la oportunidad de mantener  el euskera. En Tudela recibió clases de cuentas y escritura, lo enviaron a Zaragoza para aprender el oficio de lencero, enfermó, volvió a la Ribera para recuperarse, y una vez curado, se trasladó a Sevilla y Flandes, hasta que finalmente se instaló en su Pamplona natal donde abrió la mercería en la calle Chapitela. El negocio no le fue bien, y lo tuvo que dejar sin poder pagar las deudas acumuladas. Tras una denuncia, fue encarcelado en la cárcel de Tafalla, dado que en Pamplona había sido dada la alerta de peste. Fue en aquellas circunstancias donde escribió su famosa elegía en euskera para plasmar su desgracia. Se trata de un valioso texto de la literatura vasca. Falleció en 1580, con 40 años.