Bideoa euskaraz
JULIA FERNÁNDEZ ZABALETA
(1898 – 1961)
Iruñeko Dormitaleria karrikan jaioa, haren bizitzak hiru ardatz izan dituen: euskal kulturaren sustapena, emakumearen eskubideak eta pedagogiaren berrikuntza. Irakasle-ikasketak Iruñean egin eta hiriko San Frantzisko Ikastetxean aritu zen lanean. Gaztetik agertu zuen irakasbidea berritzeko nahia. Udalak beka bat eman zion, Maria Montessori pedagogo italiar ospetsuaren Bartzelonako ikastarora joateko. Juliak gaztetan ikasi zuen euskaraz, Nafarroako Diputazioak hiriburuan jarritako katedran (1922). Lehen urtean bertan, hitzaldi labur baina mamitsua eman zuen Donezteben, Euskaltzaindiak antolaturik, euskararen erabileraz. Are sakonago ikasirik, hitzaldi aunitz eman zituen. Donostiakoa da nabarmentzekoa: “Emakumien etorkizuna”, emakumearen eskubideen alde. Emakume nazionalista saiatua, Iruñeko Emakume Abertzale Batza taldeko buru aukeratu zuten. Emakume haiek lan handia egin zuten euskalgintzan, Iruñeko lehen Euskal Eskola gogoz bultzatuta, hiriburuko “Euskeraren Adiskideak” elkartearen ekimenarekin bat. Frankistek ikastola itxi, Julia zigortu eta lanpostutik bota zuten. Hainbat urte eman zituen erbestean. Iruñean hil zen, 1961ean.
Era maestra. Becada por el Ayuntamiento, asistió al curso impartido por la pedagoga italiana María Montessori en Barcelona, quien fue artífice de la renovación de los métodos pedagógicos, métodos que Julia Fernández aplicó en su trabajo docente. Aprendió euskera rápidamente en las clases que la Diputación de Navarra instauró en 1922 y ya el primer año dio una conferencia en Doneztebe-Santesteban animando a la utilización del euskera. Fue miembro de la asociación de mujeres nacionalistas, Emakume Abertzale Batza, que impulsó decididamente la creación de la primera ikastola de Pamplona a iniciativa de la Asociación “Euskeraren Adiskideak”, centro clausurado tras la sublevación franquista de 1936. Antes de la guerra dio charlas en euskera sobre el papel que la mujer debía desarrollar en la sociedad, con un planteamiento avanzado para su época y resaltando los logros del feminismo. Con el alzamiento, Julia fue represaliada y expulsada de su puesto de trabajo. Se exilió durante varios años. Falleció en Pamplona en 1961.